OSTATUA ETA SUKALDEA

Platoak alokatzeaz gain, Melitón Estudioek ostatua eta sukaldea eskaintzen du Lekarozeko Enpresa-campusean bertan, platoen aldameneko eraikinean, aukera eta kategoria ezberdinekin, honek garraioan, denboran eta diruan aurrezte garrantzitsu bat esan nahi du.   Melitón Estudioen instalazioekin eskaini nahi duguna da, dena eskura izatea inora mugitu behar izan gabe lanaldiak gogorrak direnean erosoago egiteko.

 

Hiru solairuko eraikina, wifi-sarera konektatzeko aukera duena, harrera bat ere bai, jangela, bileretarako gela eta 48 logela, bikoitzak edo banakakoak, berogailua, aire girotua, norbere komun pribatua.

 

Ostatuaz gain, ASPACE Fundazioarekin eta Baztango Bailarako Gazte Aterpearekin egindako hitzarmenari esker, gazte-aterpea ere bezeroen eskura egongo da, 130 pertsonentzako tokia, beharrezko zerbitzu guztiekin. Pribatuagoa eta esklusiboagoa izan behar bada ostatua artistentzat, zuzendarientzat eta abarrentzat, askoz ere erosotasun gehiago duten ostatuen, hotelen eta landetxeen eskaintza zabala ere badugu nahi duenaren eskura.

CIL ERAIKINA

Berdegune handi bat eta aparkaleku pribatua dituen 2.536 m²ko gaur egungo zabalgune batetan daude instalazioak. Guztiz hornitutako sukalde industrial bat dauka, 4 ikasgela (hauetako batek arbel elektronikoa du), erabilera anitzeko gela bat, denentzako diren bi egongela beheko sua duten tximinia eta guzti eta atari egokitu zabal bat dibertsiorako edo elkarrekin egoteko gune modura.

Melitón Estudioak  -   +34 663 30 30 60   -   info@estudiosmeliton.com   -    Política de privacidad