KOKAPENA

Bere kokapena oso estrategikoa da. Lekarozen (Nafarroan) dago kokaturik, hau da, Iruñetik 53 km-tara baino ez, Miarritzetik ere 53 km-tara eta Donostiatik 62 km-tara. Hurbiltasun honek, garraioen sare anitzari esker, estudioetarako irisgarritasuna errazten du.

INGURUNEA

Melitón Estudioak Lekarozeko (Nafarroa) Enpresa-campusean daude kokaturik, ekimen pribatuko eta emankorreko balio erantsia duten jardueren ezarpena sustatzen duen leku bat, ezagutzan garbi eta trinkoak diren enpresak, ikus-entzunezkoak kasu.

 

Lekaroz edertasun paregabeko inguru batean kokatzen da, Baztango Bailaran hain zuzen, erreka artean mendiz inguraturiko paisaia berdeak eta bere herrietako monumentuen, bertako baserri eta dorretxeen ezaugarriek osaturiko  ikaragarrizko ingurune natural batean. Bere ezaugarriak direla eta, tenperaturagatik eta izozterik ez izateagatik, klima honen babesean ernetako baso atlantikoko primerako erakusgarriek osatutako ingurua dauka.

 

Gainera, Lekaroz kokatzen den Nafarroako probintziak 10.421 km2ko kanpoko plato eder bat eskaintzen du hainbat aukerako eszenatokirekin, egokiak edozein ekoizpen motarako paisaian, geomorfologian, bioklimatikan, arkitekturan eta kulturan duten aniztasunagatik.

 

Paisaia naturalek kanpo-ekoizpenak egitera gonbidatzen dute, esaterako Errege Bardeetako (Europako basamorturik handiena eta natura-parkea eta biosfera-erreserba izendatua) alderdi erdi basamortutakoa izan daiteke bat, edo Iratiko basoa edo oihana (Europako izei eta pagadirik handienak dituena). Nafarroak mendiak, ibaiak, flora, fauna, erdi aroko herriak, herri erromanikoak, gaur egungo hiriak, erromatar hondakinak, gazteluak, gotorlekuak eta edozein motatako eszenografiak egiteko moduko kokalekuak eskaintzen ditu.

DEKORATU NATURALAK

Inguruetako paisaia eta arkitektura aniztasunak eszenatoki ezin ederragoak eransten ditu edonolako ikus-entzunezko egitasmoetarako: basamortu lehorrak zein baso hostotsu berdeak, eta gaur egungo hiriak zein baserri girokoak eta baita erdi aroko gazteluak ere.

Melitón Estudioak  -   +34 663 30 30 60   -   info@estudiosmeliton.com   -    Política de privacidad